Txirrindulari bat gaurko proban, Iraeta parean. (Nerea Uranga)
Gaur arratsaldean jokatu dute Aizarnazabalen Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa. IX. Joxe Larrarteren oroimenezko 19:15ean hasi dute jubenil mutilek eta emakumeek. 15 txirrindulari jubenilek eta hiru emakumek hartu dute parte proban, eta jubeniletan Xabier Mikel Azparren eta emakumeetan Arantxa Garikano (Gipuzkoa -Bidebide) nagusitu da emakumeenean. Halere, nahasmena izan da emakumeen proban; izan ere, parte-hartzaile batzuek bide bat hartu dute ibilbidean zehar, eta beste batzuek beste bat.
Proba horien ostean, 20:15ean hasita, 23 urtez azpikoen Gervaisen oroimenezko proba jokatu dute 10 txirrindularik. Ampo taldeko Xabier Murgiondo nagusitu da proban 27 minutu eta 29 segundotan helmugaratuta. Bigarren egin du Grupo Eulen taldeko Oier Ibarguren azpeitiarrak, eta irabazleak baino 23 segundo gehiago behar izan ditu proba bukatzeko. Hirugarren, berriz, Grupo Eulen taldeko Iñigo Altuna sailkatu da (00:27:59). Eskualdeko beste bi txirrindularik ere parte hartu dute proban: Asier Arana zarauztarrak (5. sailkatu da) Gorka Etxabe iazko Gipuzkoako Erlojupeko probako txapeldun aizarnazabaldarrak (6. sailkatu da).