Gorka Etxabe txirrindularia, iaz, Joxe Larrarteren oroimenezko proban.
(Parking geltokia)
Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa jokatuko da bihar, asteartea, Aizarnazabalen, eta bi maila lehiatuko dira: batetik, IX. Joxe Larrarte Memoriala jokatuko dute jubenilek eta emakumezkoek. 19:15ean hasiko da proba, eta 19:55ean amaitu. Guztira 20 lagunek hartuko dute parte: 15 juniorrek eta 5 emakumezkok.
Ondoren, berriz, Memorial Gernais proba hasiko da. Elite mailakoek eta 23 urtez azpikoek 20:15ean hasiko dute proba, eta 21:08ean amaituko da. 18 txirrindulari lehiatuko dira lasterketa horretan.