Jan Sano eta Bizi Pozik azoka egiten ari dira Aizarnazabalen, eta seigarren urtez inguruko nekazariek eta astisaugileek beren produktuak saltzeko aukera izan dute herriko frontoian. Herritar ugari elkartu da goizean zehar, eta umeek ere izan dute ongi pasatzeko aukera, haientzako jarri dituzten txokoaren bidez. Hainbat animalia jarri dituzte udaletxe ondoan, eta haiekin jolasten aritu dira dozenaka haur. Horrez gain, asto probak egin dituzte eguerdian.
Ikusi argazki galeria, hemen:
[flickr_set id="72157681635323183"]