Aizarnazabalgo Jan sano eta bizi pozik azoka egingo dute seigarren urtez. (Ana Abarisketa)
Ekaineko lehenengo larunbatarekin batera, Jan Sano eta Bizi Pozik azoka egiten dute Aizarnazabalen, eta aurten ere ez dute hutsik egingo herriko eta inguruetako nekazarien eta artisaugileen postuek.
Seigarren urtez egingo dute azoka, eta 10:00etatik aurrera, hainbat ekintza izango dira herrian. Ohi bezala, nekazarien produktuak izango dira salgai, eta horrez gain, artisautza postuak eta umeentzat txokoa jarriko dituzte. Hainbat animalia ere ikusi ahal izango dira.
12:30ean asto proba hasiko da, eta umeentzako pottokak ere izango dira.