Azpiegitura Aizarnazabalen duen
Wavegarden enpresak izen bereko teknologiarekin olatu artifizialak sortzeko sistema berria asmatu du.
Wavegarden Cove izena jarri diote asmakuntzari, eta ordubetean mila olatu sortzen ditu sistema berriak. Tamaina desberdinetako olatuak zortzi segunduro egiten ditu gailuak, eta horiek metro bat eta bi metro eta erdi artekoak dira. Sistema aitzindaria da; izan ere, Kelly Slater surflari ezagunaren olatu artifizialak zortzi minuturo sortzen ditu uhinak.
Odriozola anaiena da Wavegarden enpresa, eta haiek jakinarazi dutenez, azpiegituraren diseinua eta sistema martxan jartzeko erabili dituzten gailu eta makina guztiak Euskal Herrian eginak dira. Dagoeneko munduko hainbat txokotatik jaso dituzte proiektuarekin interesatuta dauden enpresen deiak. Aritz Aranburu surflari zarauztarrak dagoeneko probatu du olatuak sortzeko sistema berria.
Hona hemen sistema berria aurkezteko egin duten bideoa:
https://vimeo.com/215316114