Haizatu taldeak kaleratu ditu behin-betiko datuak: 16 urtetik gorako herritar guztiek zuten herri galdeketan parte hartzeko aukera –601 lagunek–, eta guztira, %49,92k eman dute botoa; hau da, 300 lagunek.
Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar? galderari erantzun diote. 285 lagunek (%95)
BAI erantzun diote galderari, 13 lagunek (%4,33)
EZ, boto bat zuria izan da (%0,33) eta beste bat nuloa (%0,33).
Pixkanaka kaleratu ditu Haizatuk parte hartze datuak: 13:00ak bitartean, 176 lagunek eman dute botoa (%29,28); 15:00ak bitartean, 221 lagunek (%35,11); eta, 18:00ak bitartean, 258k (%42,93).
Festa giroa nagusitu da egun osoan zehar Aizarnazabalen, eta
lotura honetan ikus daitezke han hartutako irudiak.