Argazki galeria: Aizarnazabalen herri galdeketa

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 7a

Suziria botatzearekin batera zabaldu dute Aizarnazabalen hauteslekua. Haizatu herri ekimeneko ordezkariek agiri bateratua irakurri ostean hasi dira herritarrak pixkanaka bozkatzen. Mari Karmen Etxabe herriko alkateak eman du lehenengo botoa, eta goizeko lehenengo orduetan joan-etorri handirik egon ez bada ere, goiza aurrera joan ahala gero eta herritar gehiago joan dira botoa ematera. Festa giroan ari dira ospatzen eguna; umeentzako jolasak eta puzgarriak jarri dituzte frontoian, eta eguerdian herritarren arteko herri kirolak egin dituzte. Arratsaldean, berriz, bingo saioa izango dute. 16 urtetik gorako aizarnazabaldarrek dute botoa emateko eskubidea; 600 lagunek, guztira. Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar? galderari erantzuteko aukera dute 20:00ak bitartean. [flickr_set id="72157683520852475"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide