Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalen Samiel Txiki festak ari dira ospatzen goizetik, eta giro ona da nagusi herrian zehar. Pala eta eskuzko pilota txapelketak jokatu dituzte hainbat umek frontoian, eta herritar ugari elkartu da haiei animoak ematera. Guztira, sei partida jokatu dituzte neska-mutilek. Ondoren, umeek krosa egin dute herrian zehar. Arratsaldean jarraituko du festak, Alaitsu taldearen dantza emanaldiarekin. 18:30ean izango da saioa. Gaurkoaz gain, astelehenean ere izango dira ekintzak, beheko egitarauan ikus daitekeenez.
Maiatzak 8, astelehena18:00. Meza.
18:30-19:30. Zumba ikuskizuna.
20:00-23:00. Ezten Giro taldearekin dantzaldia.
Hemen goizeko partidetako argazkiak:
[flickr_set id="72157680363243893"]