Samiel Txiki festak ospatuko dituzte larunbatean eta astelehenean Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 2a

Larunbatean hainbat egitasmo izango dira herrian, eta, astelehenean, Samiel Txiki egunez, jarraituko dute festek.

Samiel Txiki festak ospatuko dituzte zapatuan eta astelehenean Aizarnazabalen. Zapatuan hainbat ekitaldi izango dira, hala nola pala eta eskuzko pilota txapelketak, umeen krosa eta dantza emanaldia Astelehenean izango da Samiel Txiki Eguna, eta mezaz, zumba ikuskizunaz eta erromeriaz gozatu ahal izango da. Maiatzak 6, larunbata 10:30. Pala eta eskuzko pilota txapelketetako finalak. Ondoren, umeen krosa. Gero, hamaiketakoa Guraso Elkartearen eskutik. 18:30. Alaitsu dantza taldearen emanaldia. Maiatzak 8, astelehena 18:00. Meza. 18:30-19:30. Zumba ikuskizuna. 20:00-23:00. Ezten Giro taldearekin dantzaldia.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide