Argazki bilduma: Pello Osoro eta Nerea Gambra izan dira Aizarnazabalgo II. Duatloiko txapeldunak

Nerea Uranga 2017ko api. 23a, 15:20

Atzo, larunbata, arratsaldean jokatu zen. 188 kirolarik zuten izena emanda.

Gizonezkoetan Pello Osoro eibartarra eta emakumezkoetan Nerea Gambra gasteiztarra izan dira Aizarnazabalgo II. Duatloi luzeko txapeldunak. Aurten, Zarauzko Triatloikoek antolatu dute proba, Aizarnazabalgo Udalaren laguntzarekin. Atzo, larunbata, arratsalderako proban parte hartzeko 188 kirolarik zuten izena emanda. Atzokoan Euskadiko txapelketa ere jokatu zen Aizarnazabalen. Absolutuen podiuma: Gizonezkoak 1. Pello Osoro Gutierrez, 03:14:12 2. Pablo Martin Lopez, 03:16:05 3. BeƱat Arnaiz Uribarren, 03:20:42 Emakumezkoak 1. Nerea Gambra Lopez, 03:59:19 2. Laura Alvarez Bedia, 04:00:36 3. Lourdes Oiartzabal Etxeberria, 04:07:13 Eguraldi ona egin zuen, baina eguzkiak ederki berotzen zuen atzo arratsaldean Aizarnazabalen. Proba hasten aurrenekoak emakumeak izan ziren, eta, ondoren, hasi zuten lasterketa gizonezkoek. Parte hartzaileek lehenengo hamalau kilometro egin zituzten korrika (Iraetara bi itzuli, bidegorritik), eta gero, bizikletan, 72 kilometrotako ibilbidea egin zuten (Bi itzuli handi: Aizarnazabal-Iraeta-Zumaia-Getaria-Zarautz-Meaga-Aizarnazabal, eta itzuli txiki bat: Aizarnazabal-Iraeta-Zumaia-Oikia-Aizarnazabal). Azkenik, beste zazpi kilometro egin zituzten lasterka (Iraetara itzuli bat). [flickr_set id="72157681088212530"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide