Herri galdeketari babesa emateko elkarretaratzea egin dute Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 18a

Haizatu taldeak martxoaren 19ko herri galdeketei babesa eman die

Aizarnazabalgo Haizatu taldekoak atzo. (Haizatu) Aizarnazabalgo Gure Esku Dagoko Haizatu taldeak elkarretaratzea egin zuen atzo, ostirala. Era horretan, bihar, martxoak 19,  hainbat herritan egingo diren herri galdeketei babesa eman nahi izan zien. Gainera, maiatzaren 7an Aizarnazabalen egingo duten herri kontsultan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Atzoko elkarretaratzearen aurretik herriko trikitilariekin poteoa egin zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide