Aizarnazabalgo Haizatu taldea. (Julene Frantzesena)
Aizarnazabaleko Haizatu taldea buru-belarri ari da maiatzaren 7ko galdeketa prestatzen, eta, horren harira, bilera irekia egingo dute ostiralean. 18:00etan izango da, Lauburun, eta prozesua zein puntutan dagoen azaldu eta aurrera begira egin beharrekoak aztertuko dituzte. Besteak beste, taldeak eratu eta talde bakoitzaren funtzioa zein izango den zehaztuko dute. Herritarren laguntza behar dutela nabarmendu dute Haizatuko kideek, eta, beraz, ahalik eta jende gehien bilerara agertzea nahi dute.