Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, osteguna, Herri txiki, infernu handi saioaren atala grabatu zuten Aizarnazabalen. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Euskal Herriko hainbat udalerri txiki bisitatzen dituzte astero, eta herritarrekin saioa grabatzen dituzte. Sebastian Lizaso bertsolariak ere parte hartzen du saioetan. ETB 1ean ematen dute Herri txiki, infernu handi saioa igandeetan, baina oraindik ez dute jakinarazi atzo Aizarnazabalen grabatutakoa noiz emango duten.