Aizarnazabalgo baserri bateko tximiniak su hartu du

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 4a

SOS Deiakek azaldu duenez, suak ez du eragin ez kalte materialik, ez zauriturik.

SOS Deiak larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, Aizarnazabalgo baserri bateko tximiniak su hartu du gaur goizean. Larrialdietako zerbitzuak suhiltzaileekin batera bertaratu dira sutearen tokira, eta haiek azaldu dutenez suak ez du eragin ez kalte materialik, eta ez zauriturik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide