Hasi dira Sanmiel festak Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 28a

Hasi dira Sanmiel festak Aizarnazabalen. Dozenaka lagun bildu dira txupinazoan, festei hasiera emateko. Txupinazo ofizialaren aurretik, antzezpen bat egingo dute Maitane Belokik eta Abel Etxabek. Argazkiak Pako Larrañagak ateratakoak dira. Hurrengo egunetarako egitaraua:
BIHAR, SAN MIEL EGUNA 10:00. Diana herriko txistulariekin. 11:00. Meza nagusia. Ondoren. XXXII. Sagardo Lehiaketa, txorizo dastaketa eta herritarren arteko bolo txapelketa. 16:30. Aizarnazabalgo VI. gazteen eskuzko pilota finalak. 17:00. Bingoa. Ondoren. VIII. Joxe Larrarteren oroimenezkoaren finalak. 19:30-21:00 eta 22:00-00:00. Erromeria Naiara eta Jugatzekin. OSTIRALA, UMEEN EGUNA 10:30. Alkate txikia. 11:00-13:00. Puzgarriak. 13:00-14:00. Apar festa. 15:00-18:00. Puzgarriak. Ondoren. Zezen txikiak eta merendola. 19:00. Buruhandiak. 19:30. Dantzaldia, Egan taldearekin. 22:00. Gure herriyan kistonak. 00:00. Dantzaldia, Egan taldearekin. URRIAK 1, LARUNBATA 10:00. Kalejira musika eskolako trikitilariekin. 11:00. Sahararen inguruko hitzaldia. Ondoren. Bi haima jarriko dira, kuskusa, tea eta hennarekin. *Egun osoan zehar egongo dira. Eguerdian. Postre lehiaketa. *12:30etik 13:00era aurkeztu beharko dira postreak 14:30. Guk in ta hik jan. Ondoren. Gazteekin jolasean. 16:30. XII. mus eta eskoba txapelketa, eskola azpian. 17:00. Trikitilari gazteen IV. Txapelketa. 19:00. Poteoa elektrotxuflarekin. 00:00. Disko festa Abibarekin eta Fluor party. Goizaldera. Baratxuri zopa eta gaupaseroen argazkia. Gazteen egitaraua GAUR 18:00. Txosnaren irekiera. OSTIRALA Parranda guneetan, bikoteen jolasa. LARUNBATA Guk in ta hik jan-en ostean. Gazteekin jolasean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide