Aizarnazabalgo Haizatu elkartea hasi da galdeketa egin ahal izateko sinadurak biltzen

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 31

Herritarren %10aren sinadurak beharko dituzte maiatzaren 7an galdeketa egiteko. Urola Kostako gainerako herrietan ere maiatzaren 7an izango da burujabetzaren inguruko herri galdeketa.

Hainbat aizarnazabaldarrek atera dute herri galdeketa babesteko argazkia. (Julene Frantzesena) Gaur, abenduak 31, aurkeztu dute Aizarnazabalen herri galdeketa antolatuko duen Haizatu elkartea, eta gaur bertan hasi dira galdeketa egin ahal izateko sinadurak biltzen. Herritarren %10aren sinadurak bildu beharko dituztela jakinarazi dute; gutxi gorabehera, 80 sinadura. Datozen egunetan jarraituko dute sinadurak biltzen; izan ere, ahalik eta gehien lortzea du xede Haizatuk. Urola Kostako beste hainbat herritan bezala, maiatzaren 7an egingo dute herri galdeketa Aizarnazabalen ere. 16 urtetik gorako herritarrek honako galdera honi erantzuteko aukera izango dute egun horretan: 'Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar?'.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide