Antena 3 kateko
Alli abajo telesailaren hirugarren denboraldiko grabaketak egiten hasiak dira dagoeneko, eta aurten, lehen aldiz, Aizarnazabalen grabatuko dituzte hainbat eszena. Hori dela eta, ostegunean herriko hainbat tokitan egingo dituzte grabaketak, eta udalak jakinarazi duenez, udaletxe aurrea itxita egongo da 08:00etatik 18:00etara. Horrez gain, herrigunea ere tarteka itxi egingo dute.
Biharko grabaketarako
castinga urrian egin zuten.