'Allí Abajo' telesailerako castinga egiten ari dira Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 18a

Castinga egiten ari dira Aizarnazabalgo Lauburu kultur etxean Antena 3 kateko  Allí abajo telesailerako figuranteak kontratatzeko. 10:00etatik 14:00etara egingo dute goizean, eta 15:30etik 19:30era izango da arratsaldeko saioa. 15 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake hautaketan. Telesailaren hirugarren denboraldia izango da aurtengoa, eta Aizarnazabalen azaroko bigarren astean grabatuko dute. Castingean aukeratuak izaten diren herritarrek “egun bateko lan ordaindua” izango dutela esan dute antolatzaileek.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide