Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lauburu kultur etxeko ludotekan egingo dute hautaproba, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era. 15 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake hautaketan. Grabaketa, berriz, azaroko bigarren astean egingo da.
Antena 3eko Alli abajo telesailerako castinga egingo dute asteartean, urriak 18, Aizarnazabalen. Lauburu kultur etxeko ludotekan egingo dute hautaproba, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era, eta, jakinarazi dutenez, 15 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake hautaketan.
Telesailaren hirugarren denboraldia izango da aurtengoa, eta Aizarnazabalen azaroko bigarren astean grabatuko dute. Castingean aukeratuak izaten diren herritarrek “egun bateko lan ordaindua” izango dutela esan dute antolatzaileek.