Aizarnazabalen samieletako azken jai eguna ospatzen ari dira

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 1a

Arratsaldean trikiti txapelketa eta eskoba eta mus lehiaketak izan dituzte

Aizarnazabalen aurtengo samieletako azkenengo festa eguna dute gaur. Goizean sahararrek haima jarri dute eta hainbat dantza eskaini dituzte. Eguerdian, berriz, gazteek bazkaria egin dute udaletxearen azpian. Eguraldi kaskarragatik, ordea, kuadrillen arteko jolasak ez dituzte egin. Ondoren, trikiti txapelketa jokatu dute plazan eta eskualdeko hainbta trikitilarik hartu dute parte. Ordu berean, Eskolapean, mus eta eskoba txapelketak jokatu dituzte: musean 27 bikotek hartu dute parte eta eskoban 11k. Festak jarraitu egingo du goizaldera arte. [flickr_set id="72157671214513954"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide