VIII. Joxe Larrarteren oroimenezko finaleko pilotariak. (Eneritz Albizu Lizaso)
Aizarnazabalen Sanmiel jaietan murgilduta daude. Atzo, San Miel eguna izan zuten, eta VIII. Joxe Larrarteren oroimenezko pilota finalak jokatu zituzten arratsaldean. 22 urtez azpikoen mailan, Alberdi eta Aranguren gailendu zitzaizkien Espinali eta Garmendiari, 22 eta 18ko emaitzarekin. Seniorren mailan, berriz, Labakak eta Uzkudunek irabazi zieten Etxanizi eta Aizpitarteri, 22 eta 14ko emaitzarekin.
Hona hemen pilota partidetan hartutako irudi batzuk:
[flickr_set id="72157671178818653"]