Giro ederrean ari dira ospatzen San Miel eguna, Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 29a

Herriko sei sagardogilek hartu dute parte Sagardo Txapelketan.

Gaur, irailak 29, San Miel eguna ospatzen ari dira Aizarnazabalen. Giro ederrean hasi dute eguna txistularien dianarekin. Ondoren, 11:00etan, Meza Nagusia egin dute, eta, atzetik, XXXII. Sagardo Lehiaketa. Aurten, herriko sei sagardogilek hartu dute parte txapelketan, beste urteetan baino gutxiagok. Antolatzaileek esan dutenez, horren arrazoia "iazko sagar uzta urria" da. Horrez gain, txorizo dastaketa eta herritarren arteko bolo txapelketa ere egin dituzte. [flickr_set id="72157671137111604"] Arratsaldean eta asteburuan ere festak jarraituko du Aizarnazabalen: 16:30. Aizarnazabalgo VI. gazteen eskuzko pilota finalak. 17:00. Bingoa. Ondoren. VIII. Joxe Larrarteren oroimenezkoaren finalak. 19:30-21:00 eta 22:00-00:00. Erromeria Naiara eta Jugatzekin. OSTIRALA, UMEEN EGUNA 10:30. Alkate txikia. 11:00-13:00. Puzgarriak. 13:00-14:00. Apar festa. 15:00-18:00. Puzgarriak. Ondoren. Zezen txikiak eta merendola. 19:00. Buruhandiak. 19:30. Dantzaldia, Egan taldearekin. 22:00. Gure herriyan kistonak. 00:00. Dantzaldia, Egan taldearekin. URRIAK 1, LARUNBATA 10:00. Kalejira musika eskolako trikitilariekin. 11:00. Sahararen inguruko hitzaldia. Ondoren. Bi haima jarriko dira, kuskusa, tea eta hennarekin. *Egun osoan zehar egongo dira. Eguerdian. Postre lehiaketa. *12:30etik 13:00era aurkeztu beharko dira postreak 14:30. Guk in ta hik jan. Ondoren. Gazteekin jolasean. 16:30. XII. mus eta eskoba txapelketa, eskola azpian. 17:00. Trikitilari gazteen IV. Txapelketa. 19:00. Poteoa elektrotxuflarekin. 00:00. Disko festa Abibarekin eta Fluor party. Goizaldera. Baratxuri zopa eta gaupaseroen argazkia.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide