EH Bildu izan da indar bozkatuena Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 25a

203 boto lortu ditu koalizioak, eta EAJ izan da bigarren indarra, 103 botorekin. %65,31koa izan da parte-hartzea, azken Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan baino 3,41 puntu gutxiago.

EH Bilduk lortu du boto gehien Aizarnazabalen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 203 bozekin, indar bozkatuena izan da koalizioa. EAJ izan da bigarren indarra, 103 botorekin. Haien ostean, honako alderdi eta koalizioak gelditu dira: Elkarrekin Podemos, 32 botorekin; Ciudadanos, 4 botorekin; PSE-EE, 5 botorekin; PP, boto batekin; PACMA/ATTKAA, boto batekin; PFYV, boto batekin eta Ganemos Si Se Puede ere boto batekin. Bestalde, bi boto txuri eta baliogabe bat izan dira. %65,31koa izan da parte-hartzea Aizarnazabalen, duela lau urte baino 3,41 puntu gutxiago. 542 bizilagunek zuten botoa emateko aukera, eta 354 joan dira hauteslekura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide