Giro onean hasi dute Euskal Jai eguna Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 24a

Hainbat ekitaldi egingo dituzte egunean zehar. Gazteek ere beraien egitaraua egin dute egunerako.

Gaur, irailak 24, Euskal Jai eguna ospatuko dute Aizarnazabalen. Eguraldi onarekin eta festa giro apartarekin hasi dute eguna herritarrek. Goizean, ttuntturruak izan dira herria alaitzen. Ondoren, VIII. Joxe Larrarteren omenezko finalaurrekoak jokatu dituzte frontoian, eta, goizari amaiera emateko, herri bazkaria egin dute herritarrek. Bazkal ondoren, muxikoak izango dira oholtza gainean. Horrez gain, 19:00etan herri kirol jaialdia izango da. Bertan, Euskal Herriko lasto jasotze txapelketa eta harri jasotze erakustaldia egongo dira. Gauean, bertso jaialdia ospatuko dute 22:30ean hasita. Bertan izango dira Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia. Amaitzean, Bide Batez taldearekin erromeria izango da. Horrez gain, herriko gazteek antolatutako egitarauaren baitan,  DJ festa izango da gaztetxean. Kanutto eta Blank DJak izango dira bertan. [flickr_set id="72157673104294892"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide