Aizarnazabalen Sanmiel jaiak hasiko dituzte asteazkenean, eta udalaren egitarau ofizialaz gain, herriko gazteek berena osatu dute. Gaurtik izango da zertaz gozatu. Honako hau da egitaraua:
Gaur:
19:00: Poteoa gaztetxean.
20:30:
Samielak 16 bideokliparen estreinaldia, gaztetxean eta sare sozialetan.
Bihar, Euskal Jai eguna:
Gauerdian: DJ festa gaztetxean: Kanutto eta Blank.
Irailak 28, asteazkena:
18:00: Txosnaren irekiera eta buruhandiak.
Irailak 30, ostirala:
Parranda guneetan, bikoteen jolasa.
Urriak 1, gazteen eguna:
13:00: Postre lehiaketa librea.
Postrea guk in ta hik jan-en dastatuko dira.
14:30: Guk in ta hik jan.
Ondoren: Gazteekin jolasean.
Poteo garaian: Elektrotxufla elektrotxaranga.
Gauerdian: Diskofesta Abibarekin.
Jarraian: Fluor Party.
Urriak 2, biharamuna:
Goizean goiz, baratxuri zopa.