Aizarnazabalgo Sanmiel jaietako egitaraua kaleratu du udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 16a

Bihar hasi, eta urriaren 1era bitartean izango dira festak

Aizarnazabalen Sanmiel jaiak izango dira bihartik urriaren 1era bitartean, eta hona hemen udalak aurkeztu duen egitaraua: Irailak 17, larunbata: 11:00: Aizarnazabalgo arraza libreko IX. Artzain Txakur Lehiaketa. Irailak 23, ostirala: 22:00: VIII. Joxe Larrarte memorialaren finalaurrekoak. Irailak 24, larunbata (Euskal jai eguna): 10:00: Ttuntturruak, herriko kaleetan zehar. 12:00: VIII. Joxe Larrarte memorialaren finalaurrekoak. 14:00: Paella herrikoia, eskola aurrean. Bazkal ondoren: Muxikoak. 19:00: Herri kirol jaialdia. Euskal Herriko lasto jasotze txapelketa, eta, ondoren, harri jasotze erakustaldia. 22:30: Bertso jaialdia, Baskaitz frontoian. Bertsolariak: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia. Amaitzean: Erromeria, Bide Batez taldearekin. Irailak 28, asteazkena (San Miel bezpera): 19:00: Txupinazo antzeztua. 19:30: Jaien hasierako txupinazoa. Ondoren: Buruhandiak. 20:00-21:30: Mariatxiak. 23:00-02:00: Erromeria, Luhartz taldearekin. Irailak 29, osteguna (San Miel eguna): 10:00: Diana herriko txistulariekin. 11:00: Meza nagusia. Ondoren: XXXII. Sagardo Lehiaketa, txorizo dastaketa eta herritarren arteko bolo txapelketa. 16:30: Aizarnazabalgo VI. gazteen eskuzko pilota finalak. 17:00: Bingoa. Ondoren: VIII. Joxe Larrarte memorialaren finalak. 19:30-21:00: Erromeria Naiara eta Jugatzekin. 22:00-00:00: Erromeria Naiara eta Jugatzekin. Irailak 30, ostirala (Umeen eguna): 10:30: Alkate txikia. 11:00-13:00: Puzgarriak. 13:00-14:00: Apar festa. 15:00-18:00: Puzgarriak. Ondoren: Zezen txikiak eta merendola. 19:00: Buruhandiak. 19:30: Dantzaldia, Egan taldearekin. 22:00: Gure herriyan kistonak. 00:00: Dantzaldia, Egan taldearekin. Urriak 1, larunbata: 10:00: Kalejira musika eskolako trikitilariekin. 11:00: Sahararen inguruko hitzaldia. Ondoren hasi, eta egun guztian zehar: Bi haima jarriko dira, kuskusa, tea eta hennarekin. Eguerdian: Postre lehiaketa librea. 12:30etik 13:00era bitartean aurkeztu beharko dira postreak. 14:30: Guk hin ta hik jan. Ondoren: Gazteekin jolasean. 16:30: XII. mus eta eskoba txapelketa, eskola azpian. 17:00: Trikitilari gazteen IV. Txapelketa. 19:00: Poteoa elektrotxuflarekin. 00:00: Disko festa Abibarekin eta Fluor party. Goizaldera: Baratxuri zopa eta gaupaseroen argazkia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide