Lauburu eraikina konponduta, martxan

Nerea Uranga 2016ko irailaren 15a

Lauburu eraikina. (Hitza/Nerea Uranga) Bukatu dituzte Aizarnazabalgo Lauburu eraikinaren hezetasun arazoak konpontzeko lanak, eta dagoeneko martxan dira han eskaintzen zituzten zerbitzu guztiak. Izan ere, bertan daude, besteak beste,  anbulatorioa, liburutegia, ludoteka eta KZ gunea. Hernaniko Cubiertas Pagola S.L. enpresak egin ditu lanak, eta Laubururen proiektua diseinatu eta hura eraiki zuten enpresek 154.755 euroko kalte-ordaina ordaindu diote udalari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide