Joan den urtean jende ugari bildu zen plazan, eguraldia lagun zutela. (E. Albizu Lizaso)
Aizarnazabalgo sagardo lehiaketa antolatu dute hirugarren urtez, iganderako. Aurten, hamabi sagardogilek parte hartuko dute txapelketan, joan den urtean bezalaxe. Astigarragako Alorrenea sagardotegia izan zen iazko irabazlea, baina aurtengoan ez da izango txapelketan. Dena den, bigarren eta hirugarren sailkatuek berriro parte hartuko dute txapelketan: Adunako Aburuza sagardotegiak eta Hernaniko Akarregik, hurrenez hurren. Hitzordua 12:00etatik aurrera izango da Basakaitz eskolako jolastokian. Sagardoa dastatzeko eta pintxoa jateko aukera eskainiko diete herritarrei; eta, ondoren, epaileek egingo dituzte puntuaketa lanak.
Arrakasta izan du sagardo lehiaketak bere bi edizioetan, eta horregatik antolatu dute berriro. Trikitilariak izango dira plazan eguerdi partean, txapelketako giroa berotzen.
Parte-hartzaileak
Izeta. Aia.
Añota. Azpeitia.
Egi Luze. Errenteria.
Gaztañaga. Andoain.
Akarregi. Hernani.
Gaztañaga. Andoain.
Petritegi. Astigarraga.
Lizeaga. Astigarraga.
Bereziartua. Astigarraga.
Aburuza. Aduna.
Saizar. Usurbil.
Eula. Urnieta.