EH Bildu izan da Aizarnazabalen Espainiako kongresurako alderdi bozkatuena

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 26a

Bigarren indarra izan da Elkarrekin Ahal Dugu; eta hirugarrena, berriz, EAJ. Abstentzioak gora egin du, eta Elkarrekin Ahal Dugu taldeak izan ezik, gainontzekoek beherakada pairatu dute boto kopuruan.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, EH Bildu izan da indar bozkatuena Aizarnazabalen. 143 boto lortu ditu koalizioak, eta Elkarrekin Ahal Dugu izan da bigarren indarra, 81 bozekin. EAJ hirugarrena izan da: 69 boto lortu ditu. Haien ostean, zortzi lagunek bozkatu diote PSOEri, eta pertsona banak Ciudadanosi, Pacmari, PCPEri eta PPri. %43,69koa izan da abestentzioa Aizarnazabalen, abenduko hauteskundeetakoa baino %5,43 altuagoa. 2015eko bozei erreparatuz gero, gorakada izan du Elkarrekin Ahal Duguk udalerrian: 56 boto izatetik, 81 izatera igaro da. Gainontzeko alderdi eta koalizioek behera egin dute. EH Bilduk, adibidez, 41 boto galdu ditu; eta jeltzaleek, zortzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide