Giro ederrean ospatu dute V. Jan sano eta bizi pozik azoka Aizarnazabalen

Ana Abarisketa 2016ko ekainaren 4a

Herritarren eta baserritarren arteko salmenta zuzena bultzatzeko asmoz antolatu dute, beste behin, Jan sano eta bizi pozik azoka Aizarnazabalen. Bosgarren urtez jarraian, ez dute hutsik egin jaki goxoek, animaliek eta jai giroak herrian. Ohi bezala, lau gune bereiztu dituzte azokan: lehenengoan, baserritarren produktuak dastatzeko aukera egon da 22 salgunerekin; bigarrengoan, umeei eskainitako gunea izan da ikusgai. Hirugarrena artisautzako hamazazpi postu inguru egon dira; azkenekoa, berriz, animaliena zen. Azokaz gain, hainbat ekitaldi egon dira Aizarnazabalen. Gaztetxoenek pottoken gainean ibiltzeko aukera izan dute goizean. Horrez gain, idi demak izan dira: Pisu libreko idi pareak 2.000 kiloko harri erakustaldia eskaini du. Bihar, edadetuei omenaldia Bihar, igandea, edadetuen eguna ospatuko dute. 12:30ean meza izango da; eta, ondoren, mokadua egingo dute Uztarrin, 13:30ak inguruan hasita. Bertsolari eta trikitilariekin ospatuko dute festa, eta han omenduko dituzte Pedro Arizaga eta Julia Etxeberria herritarrak. Urtero omentzen dituzte herriko pertsona adinekoenak herrian; eta haiei aitortza bat egiteko aprobetxatuko dute Aizarnazabalgo aiton-amonen eguna. [flickr_set id="72157669316325785"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide