Bizi Iturri Sariko txapeldunak. (Paulo Aldalur)
Maiatzaren 13an eta 14an Bizi Iturri Saria jokatu zen Aiako dema plazan. Sei izan ziren parte-hartzaileak, eta horien artean Kamiñoko idi pareak egin zuen lanik onena, 57 plaza osatuta. Eskualdeko bi parte-hartzaile izan ziren, Orioko Iñaki Oliden eta Aiako Arzadun, bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren hurrenez hurren.
SAILKAPENA
1.- Kamiñoko 57 plaza
2.- Iñaki Oliden 54 plaza
3.- Arzadun 53 plaza, 5 zinta eta 0,18 metro
4.- Olatzar 51 plaza, 2 zinta eta 0,55 metro
5.- Txomin Renteria 50 plaza, 7 zinta eta 2,69 metro
6.- Iñaki Lopategi 47 plaza