Iazko Samiel Txiki eguneko krosa.
Samiel Txikiak ospatuko dituzte asteburuan Aizarnazabalen. Maiatzeko ohiturei jarraituz, haur eta gaztetxoei eskainitako egunak izango dira bihar eta etzi.
Larunbat arratsaldean dantzak egingo dituzte, plazan. Guztira hamabost pieza dantzatuko dituzte. Eguna amaitzeko, berriz, asto afaria egingo da.
Korrika egiteko prest
Samiel Txiki eguna igandean da. Festa kirolarekin uztartuko dute, izan ere, Samiel Txiki txapelketako pala eta esku pilota finalak jokatuko dira, 10:30etik aurrera. Urtero bezala, krosa izango da 11:00ak aldera, eta Aizarnazabalgo eskola txikiko gaztetxo denek parte hartuko dute korrika saioan, 2 urtetik hasi eta 12ra artekoak, hain zuzen.
Egan taldeak girotuko du eguna arratsalde eta gau partean.
Egutegia
Larunbata, maiatzak 7
16:30. Mus txapelketa azkarra, Mikel Elkartean.
19:00. Alaitsu dantza taldearen ekitaldia. Guztira, hamabost dantza egingo dituzte.
21:00. Asto afaria.
Igandea, maiatzak 8
10:30. Pilota txapelketako finalak: palaz eta eskuz.
11:00. Haurren krosa. Txorizo ogitartekoa eskainiko da.
12:30. Meza nagusia.
18:30-20:30. Egan taldearen dantzaldia.
21:30-22:30. Eganen dantzaldiak jarraituko du