Egoitz Zalakain tolosarra eta Laura Alvarez asturiarra izan dira Aizarnazabalgo I. duatloiko irabazleak. Gaur, larunbata, jokatu dute proba, eta parte-hartzaileen arabera, "oso gogorra" izan da. Zalaikainek abantaila atera die aurkariei, eta hiru ordu, 18 minutu eta 53 segundoan bukatu du ibilbidea: Pello Osoro eibartarra sailatu da bigarren lekuan, minutu bat eta 21 segundora; hirugarrena, berriz, Julen Larruzea izan da, zazpi minutu eta zortzi segundora.
Emakumeetan, Laura Alvarez asturiarra izan da azkarrena: hiru ordu 34 minutu eta 38 segundoan bukatu du duatloi luzea. Haren ostean helmugaratu dira Nerea Gambra, bost minutu eta 29 segundora, eta Itziar Barrenetxea, hamasei minutu eta 59 segundora.
Gipuzkoako eta Euskadiko txapela
Aizarnazabalgo proba Euskadiko eta Gipuzkoako duatloi luzeko lehia ere izan da. Gizonezkoetan, Zalakainek irabazi ditu bi txapelak; emakumezkoetan, berriz, Gambra gasteiztarrarentzat izan da Euskadiko titulua, eta Barrenetxea donostiarrarentzat Gipuzkoakoa.
14 kilometro egin dituzte lasterka, 72 bizikletan eta beste 7 kilometro korrika. Aizarnazabalgo kirol elkarteak eta Aizarnazabalgo Udalak antolatu dute proba, eta Gipuzkoako eta Euskadiko federazioek lagundu dute horretan.
Sailkapen eta denbora guztiak,
hemen.
[flickr_set id="72157667487945045"]