Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken urteetan bezala, Jan sano eta bizi pozik azoka egingo dute Aizarnazabalen ekainean. Hori dela-eta, dagoeneko eman daiteke izena merkatu horretan postua jartzeko. Horretarako, udalarekin jarri behar da harremanetan, eta honako telefono zenbakira d...
Azken urteetan bezala, Jan sano eta bizi pozik azoka egingo dute Aizarnazabalen ekainean. Hori dela-eta, dagoeneko eman daiteke izena merkatu horretan postua jartzeko. Horretarako, udalarekin jarri behar da harremanetan, eta honako telefono zenbakira deitu daiteke: 634-95 40 86. Apirilaren 30a, larunbata, bitartean dago horretarako aukera. Jan sano eta bizi pozik merkatua bertako ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko egiten dute Aizarnazabalen. Barazkiak, frutak, ogia, artisau produktuak eta abar eskaintzen dituzte. Umeen eta animalien gunea ere jarri zuten joan den urtean.