Harri-jasotze jaialdia izango da igandean, Aizarnazabalgo Atari Soro pilotalekuan

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 17a

Jokin Eizmendik, Imanol Illarramendik eta Idoia Etxeberriak hartuko dute parte 18:00etan hasiko den erakustaldian.

Igandean, martxoak 20, harri-jasotze jaialdia izango da Aizarnazabalgo Atari Soro pilotalekuan. 18:00etan hasiko da ikuskizuna, eta hainbat harri-jasotzailek hartu du parte bertan. Jokin Eizmendik Xiete Harria jasotzeko saiakera egingo du bost minututan. Ondoren, Imanol Illarramendi Kortaberri marka pertsonala egiten saiatuko da, eta hiru minutuko txandan 200 kiloko harria jasotzea izango du xede. Horiez gain, Idoia Etxeberriak 100 kiloko harria esku bakarrarekin jasotzeko saiakera egingo du, hiru minutuko txandan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide