Animalen gorotzak jasotzeko eskatu die Aizarnazabalgo Udalak herritarrei

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 2a

Udalak animalien gorotzak jasotzeko eskatu die herritarrei. Udalak kaleratutako oharrak dio, animalien gorotzak ikus daitezkeela azkenaldian "bide, parke eta lorategietan". 2010eko ekainaren 29tik Aizarnazabalgo udal ordenantzaren 55. artikuluak dio 300 euro arteko isuna jaso dezaketela "animalien gorotzak lagatzen" dituzten herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide