Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtarrilaren 20a bitartean eros daitezke sarrerak Uztarrin eta zahar etxean.
Adiskide bertso elkarteak, urtero legez, bertso afaria antolatu du urtarrilaren 22rako, ostirala. 21:00etan izango da otordua, Uztarri jatetxean; eta, ondoren, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze arituko dira bertsotan. Bertso elkarteko kide batek egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Dagoeneko salgai daude txartelak, Uztarrin bertan edo zahar etxean eskura daitezke, 30 euroren truke. Hilaren 20a, asteazkena, izango da haiek erosteko azken eguna.