Errege desfilean opariak jasotzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da Aizarnazabalen

Zestoako Hitza 2015eko azaroaren 25a

Errege Magoen desfilean opariak jaso nahi dituzten umeen izena emateko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Ume bakoitzeko hamabi euro ordaidu behar direla jakinarazi dute Kabalkada taldekoek. Izen-ematea Liburutegian egin daiteke edota guraso elkarteko edonori esanda. Nahitaezkoa da izena emateko epea errespetatzea, ez dute salbuespenik onartuko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide