Aizarnazabalgo OBE Hettich enpresan lan istripua izan du langile batek gaur, astelehena, eguerdian. 44 urte inguruko gizonari hanka harrapatu dio makina bateko piezak, eta 28 puntu eman dizkiote. Dagoeneko onik dago langilea.
14:20an gertatu da ezbeharra, eta lankideek atera dute zauritua makina azpitik. LAB sindikatuak azaldu duenez, blokeatuta gelditu da makina, eta pieza askatu egin da. Mutua Pakea klinikara eraman dute eguerdian.