Imanol Agirretxe Realeko futbol jokalariak hitzaldia emango du bihar, 19:00etatik aurrera, Aizarnazabalgo Inda Mendi Zahar eta Kultur etxean.
Kirolaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu du urrirako Aizarnazabalgo kirol elkarteak, eta Agirretxeren solasaldia izango da azkena. Aurrez, Joxe Mari Olasagasti aizkolaria eta Arritxu Iribar kirol kazetaria izan dira
Udazkeneko Kirol Jardunaldiak zikloan.
Futbolariaren hitzaldia, gainontzekoak bezala, doan eta irekia izango da.