Gogoz astindu dituzte banderak eta atabalak Aizarnazabalen

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko irailaren 28a

Sanmiel jaien baitan, helduen danborrada ospatu zuten atzo, igandea, Aizarnazabalen. Asteetan entseatzen aritu ostean, danborrak atera zituzten Mikel Elkarteko, Gure Bordako eta Gaztetxeko kideek. Hamabiak pasatxo bitartean alaitu zuten musikaz herria. Jaiak, ordea, ez dira bukatu, eta gaur eta bihar izango da zer egina Aizarnazabalen:

Astelehena, irailak 28

10:30ean. Umeen txupinazoa alkate txikiarekin. 11:00etatik 13:00etara. Umeentzako jolasak: jumping, hiru puzgarri eta Espabilatu eta saltatu. 13:00etatik 14:00etara. Apar festa. 15:30etik 18:30era. Jolasak arratsalde erdian. 18:30ean. Buruhaundiak. 19:30etik 21:00etara. Egan taldearekin umeentzako dantzaldia. 23:00etan. Egan taldearen dantzaldia.

Asteartea, irailak 29, San Migel Eguna

10:00etan. Herriko txistulariekin goiz eresia. 11:00etan. Meza nagusia. 12:00etan. XXXI. Sagardo Lehiaketa eta txorizo dastaketa. ondoren, herritarren arteko bolo lehiaketa. 18:00etan. VII. Joxe Larrarte Memorialeko finalak jokatuko dituzte. 20:00etan. Obaneuke taldearen berbena. 22:30ean. Amaiera traka. [flickr_set id= "72157659137042286"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide