Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sanmielak ospatzen ari dira egunotan Aizarnazabalen, eta danborrak zein atabalak hartu dituzte umeek gaur, larunbata. 13:00a inguruan hasita, gogoz jo dute danborra herriko haurrek, eta giro bikaina jarri dute Aizarnazabalen. Kalean bueltaxka eman ostean, udaletxearen aurrean bukatu dute danborrada. Helduen txanda izango da gauean, 23:00etatik aurrera hasiko dira haiek danbor duinu artean gozatzen.
[flickr_set id="72157658762593708"]