Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Birziklatzearen inguruko aholku batzuk eman ditu Aizarnazabalgo Udalak. Ikusi dute "utzikeria" dela-eta, edozein motatako hondakinak botatzen direla errefuxaren ontzian. Horrez gain, gogorarazi dute adarrak, loreak eta halakoak ez direla konpostagailura bota behar. Haiek eskola azpian utzi behar dira, itxituraren barrutik, lehorkinak egiteko.