Ostiraletik Internet eta telefonorik gabe, Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2015ko ira. 17a, 00:00

AIZARNAZABAL // Pasa den ostiraletik Internet eta telefono konexio gabe egon dira Aizarnazabalen. Telefonicaren kable-sareko kobrea lapurtu izanak sortu zuen arazoa, ostiral gauean. Ondorioz, Interneteko konexiorik gabe eta telefono gabe pasatu dituzte...

AIZARNAZABAL // Pasa den ostiraletik Internet eta telefono konexio gabe egon dira Aizarnazabalen. Telefonicaren kable-sareko kobrea lapurtu izanak sortu zuen arazoa, ostiral gauean. Ondorioz, Interneteko konexiorik gabe eta telefono gabe pasatu dituzte azken egunak bizilagunek. Langileek lortu dute konexioa berrezartzea udaletxean, anbulatorioan, emergentzia zerbitzuetan eta herriko enpresetan. Herriko eskola izan da egunotan konexioa mantentzea lortu duen toki bakarra; izan ere, zuntz optikoa erabiltzen dute ikastetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide