Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalgo Arraza Libreko VIII. Artzain Txakur Lehiaketa jokatuko dute gaur arratsaldean Artxate artzain txakur elkarteak eta Aizarnazabalgo Udalak antolatuta. Irabazlea herrikoa bertakoa izan da, Manuel Gorritiren Argi txakurra. Honek, Nere txakurrarekin ere jokatu du, honekin hirugarren postua lortuz. Bigarren, Matxinbentako (Azpeitia) Largarate baserriko Pello Segurolak egin du Argi txakurarrekin.
Laugarren postua, Jose Antonio Arrillaga elgoibartarrak egin du Txiki txakurrarekin. Bosgarrena, Bittor Bengoetxea Bat txakurrarekin eta seigarrena Juan Ramon Azkargorta Luki-rekin. Azken biak galdakarrak.
Gorriti aizarnazabaldarra gustura agertu da herriko txapelketa irabazita. Aurretik, ekainean Zumaian Nere-rekin irabazi zuen eta Zestoan gero Argi-rekin. Datorren asteburuan, irailaren 19an, Zarautzen jokatu du beste txapelketa bat, eta hara Argi-rekin bakarrik joango da. Gero, arraza libreko artzain txakurren Euskadiko Txapelketa irailaren 26an Elgoibarko San Migel auzoan jokatuko du.