Haurrak ari dira Samiel jaietako danborradarako prestatzen, eta helduek ere izena emateko aukera dute dagoeneko. Aurten, Mikel Elkarteak, Gure Bordak eta Gaztetxeak joko dute danborradan, eta hiru leku horietan daude izen-emate orriak. Astelehena, hilak 14, bitartean eman daiteke izena. 16 urtetik gorako pertsonek parte har dezakete danborradan.
Asteartean, hilaren 15ean, izango da lehen entsegua, 21:30ean, eskola azpian. Haren ostean, honako egunetan egingo dituzte saioak: hilaren 17an, ostegunean; 22an, asteartean, eta 24an, ostegunean.