Salgai daude Aizarnazabalgo Euskal Jai eguneko paella-janerako txartelak

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 3a

Paella prestatzeko jendea eta zerbitzariak behar dituzte, eta liburutegian izena eman dezakete laguntzeko prest daudenek.

Dagoeneko salgai daude Aizarnazabalgo Euskal Jai eguneko, hilaren 27ko, paella-janerako txartelak. Uztarrin eta Zahar Etxean eros daitezke bazkarirako txartelak hilaren 16a, asteazkena, bitartean. Helduek hamar euro ordaindu behar dituzte txarteleko, eta bost euro, berriz, 12 urteko eta hortik beherako haurrek. Bestalde, udalak jakinarazi du herritarren laguntza behar dutela paella prestatzeko eta zerbitzari lanak egiteko. Laguntzeko prest daudenek liburutegian eman behar dute horren berri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide