Taldea osatuta hilaren 19rako, Aizarnazabalen

Zestoako Hitza 2015ko ira. 2a, 10:20

Getarian ere egin zuten ‘Garai Bateko Ezkontza’ irudikapena. Aizarnazabalgo bi gaztek deialdi bat egin zuten uda aurretik, 1950eko ezkontza irudikatzeko   irailaren 19an herrian ospatuko den Euskal Jai Egunaren barruan. Horretarako, herritarren parte hartzea eskatu zuten, eta dagoeneko lortu dituzte lantaldeak eta familiak irudikatzeko ordezkariak. Ekitaldia eguerdian izango da, 14:00etan, eta, 40 lagun inguruk parte hartuko dute, Maitane Beloki antolatzaileak azaldu duenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide