Asteartera arte eman daiteke izena Samiel jaietako umeen danborradan

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 1a

Samiel jaietako umeen danborradan izena eman daiteke asteartea, hilaren 8a, bitartean, herriko liburutegian. 3 eta 15 urte bitarteko gaztetxoek har dezakete parte ekitaldian, 2000. eta 2012. urte bitartean jaiotakoek. Irailaren 10etik aurrera, asteartero eta ostegunero egingo dituzte entseguak haurrek, 18:00etan. Danborrada, urtero legez, hilaren 27an izango da, eguerdi partean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide