Lauburuko gelaren bat erabili ahal izateko eskaera egin behar da irailaren 10erako (Nerea Uranga/Hitza)
Aizarnazabalen Lauburuko gelak erabiltzeko izena emateko epea ireki dute irailaren 10era bitartean. Hasiko den ikasturtean bateren batek Lauburuko gelaren bat erabili nahiko balu eskaera egin beharko duela zehaztu du Aizarnazabalgo Udalak. Eskaera egin ondoren, izandako eskari guztiak aztertuko dituzte eta gelen erabilera antolatu eta zehaztuko dute udaleko arduradunek. Lauburuko gelak erabili ahal izateko udalak eskaria onartu ondoren, erakundearekin kontratu bat sinatu beharko du erabiltzaileak. Eskaria egiteko orriak liburutegian daude. Gelen erabilera urtero berritu behar dela gogoratu arazi dute udaleko arduradunek.